XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

C. D. TOURING BERRIAK

Antonio Sainz Echeverría

1. 75 URTE C.D. TOURINGekin

ERRENTERIARRA naizenez, eta gainera taldea sortu zen urte berekoa naizelako, nire kirol zaletasunak beti izan dira C.D. Touningen aldekoak. Berarekin bizi izan ditut eta ospatu gure urteurren eta garaipen guztiak.

Hirurogeita hamabost urte urte asko dira bizitzaren edozein alderditan, kolektiboentzat nahiz kolektibo horietako kide diren pertsonentzat. Talde asko, diren motatakoak direla sozialak, politikoak. kirol-mailakoak... sortzen dira, baina gutxi dira luzaroan irauten dutenak eta are gutxiago ondo eramandako hirurogeita hamabost urteko zahartzaro duina lortzen dutenak.

Kirol arloari lotuz, eta alor honek luzaroan irauteko dituen arazoak direla medio, garrantzitsuak dira oso lehiaketetan izandako emaitzak, garrantzitsua jarraitzen eta babesten duen masa soziala eta garrantzitsua halaber sarri askotan kirol talde bat zuzenduz aurrera ateratzeko burutzen duten beharrizan neketsua eta izugarria, lan ezeroso eta isila oso sarriegitan.

Hau aukera ona da urteen joanean txandatuz lanean aritu diren zuzendaritza-taldeek egindako lanak azpimarratzeko eta goraipatzeko hainbestetan kritikatuak eta hain gutxitan goratuak.

Kirol talde baten barruan, gure kasuan futbola, hiru sektore ezberdin garbi bereiz batitzakegu, hala nola aktoreak (jokalariak), ikusleak (masa soziala) eta zuzendariak (zuzendaritza-taldea), ez dago zalantzarik lehenengo biek beren ordainak jasotzen dituztela (deitu emaitzak, konpentsazio txiki batzuk, poztasunak eta desilusioak), baina zuzentze-lana, zuzendaritzakoen lana, beti ilunpean gelditzen da eta inor ez da lan horretaz ohartzen, nahiz etengabe garatzen den lan hori oso garrantzitsua eta ezinbestekoa izan.

Eta ez dezagun ahantz talde amateur edo afizionatuez dihardugula, hitzari frantses itxura ez emateko. Lan ilun eta doako hori gabe motorra, sustatzailea eta aktiboa gaur ez ginateke Errenteriako kirol talde baten hirurogeita hamabosgarren urteurren distiratsu hau ospatzen arituko.

Gaur da C.D. Touringek hirurogeita hamabost urte betetzen dituen eguna, jada denboran urrun gelditzen den 1923an, Rosa Esnaola andereak zuzentzen zuen eskolako errenteriar talde batek sortu zuenetik. (Ez dugu jakin zergatik egun desagertua dagoen Topoko aldapako eskola han Las Rosas zeritzon, pluralean, han Rosa bat baino izan ez zenean, meritu handiko Rosa).